ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Kokapena eta Ingurunea

Arabako Errioxaren kokapena

"Arabako Errioxa" izenaz ezagutzen dugun eskualdea, lehen "Sonsierra de Navarra" izenaz ezaguna, berrogei kilometro luze eta zortzi kilometro zabal dituen lur-mihi estua da. Arabako hegoaldean dago, Kantauri Mendikatea eta Ebro ibaiaren artean kokatua.

Kantauri Mendikateko 1200 metroetatik, Ebro ibaiaren 350-400 metroko altuerararte jaisten da Arabako Errioxa.

Lansat izeneko satelite artifizialetik begiratuta, Arabako Errioxak kolore okre argia erakusten du, berezko duen lurzoru kareduna dela eta. Lursailik ez da bereizten, lurrak inposatutako hedadura txikiko mahastiak direla eta.

Arabako Lurralde Historikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua den Vitoria-Gasteizen hegoaldean dago kokatuta, berrogei kilometrora, eta lurralde honi dagokio Erdi Aroaren amaieratik. Bilbotik eta Donostiatik ordu batera dago errepidez, zerbait gutxiago Iru帽eatik, eta Logro帽otik minutu gutxi batzuetara besterik ez.

Arabako Errioxaren Ingurunea 

Arabako Errioxak 316 kilometro koadro ditu, Arabaren azaleraren %10a besterik ez, eta hamaika mila biztanle inguru ditu, arabarren % 3a.

Hogeita hiru herri daude eskualdean: Assa, Gorrebusto, Ma帽ueta, Kripan, El Campillar, Eltziego, Bilar, Bastida, Labraza, Biasteri, Lantziego, Lapuebla Labarka, Laserna, Leza, Arabako Moreda, Navaridas, Oion, Paganos, Buradon Gatzaga, Samaniego, Eskuernaga, Binasperi eta Iekora.

Honako herri hauek aipagarriak dira: Oion, hiru mila biztanle ditu eta industria gune garrantzitsua da, eskualdeko hiriburu ekonomiko bilakatu dutena. Biasteri, mila eta bostehun biztanle ditu eta Arabako Errioxako hiriburu historiko eta politikoa da. Lantziego, ia mila biztanle ditu eta Errioxako ardoaren sorterri noblea da.


Kategoria hau baino gehiago: Mahastizaintza eta enologia »

Tweet HTML

Informazio legala