ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Tempranilloa

Barietate beltza da eta azal lodikoa. Altitude garaiak dira bere hazkundearentzat egokienak, nahiz eta klima epelagoak ere onartzen dituen. Mahats mota honen garraztasun puntua lortzeko klima freskoa da beharrezkoa Azukre maila altuak eta kolore bizia ematen duten azal lodiak lortzeko aldiz, klima beroagoa behar du izan. 

Oso gogortze ona du, gaixotasun eta izurriekiko ahula da eta ez ditu ongi jasaten ez lehorteak ezta tenperatura altuak ere.Mahats-mordoak luzeak eta trinkoak dira, eta baia esfera itxurakoa da, kolore beltz bizi ilunekoa, eta kolorerik gabeko pulpa edo mamia dauka.

 

Bere sustraiak potasioa erraz barneratzen du, eta honek bere heldutasunean pH mailei laguntzen die, pulpan pHa 3.6koa eta azalean 4.3koa delarik. Potasio gehiegi hartzen duenean muztioa askoz ere gaziagoa da, azido mailkoak denbora gehiago behar du desagertzeko eta honek pH maila altuagoa du emaitzatzat. Azalak ez dauka inolako belarki izaerarik. Klima aldaketek eragin handia dute mahats mota honengan: horrela, lehortea dagoenean uzkurtu egiten da, eta hezetasuna dagoenean puztu. Kareharria dagoen tokietan klima aldaketak oraindik gehiago nabarmentzen dira, hezetasunak eta lokatzak sustraietan duten eragina dela eta; lurzoru hareatsuetan klimak oraindik eragin handiago dauka, hala nola 12 urte baino gutxiago dituzten mahastientzat, hauek sustraiak gainazalean dituzte eta.

Kategoria hau baino gehiago: Mazuelo »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala