ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Mazuelo

Mazuelo mahatsaren ekoizpenak 1.814 hektarea hartzen ditu, hau da, Errioxako Jatorri Izendapenaren %3.5a soilik. Munduan 220.000 hektarea lantzen dira, hauetatik 207.000 Frantzian daudelarik. Nazioartean Carignan Noir izendapenarekin ezagutzen eta desberdintzen da frantziar jatorri hori.

Gainontzeko barietateak baino emankorragoa da eta oso ahula oidio, mildiu zein hezetasunaren aurrean. Beste barietateak baino integral termiko handiagoa behar du eta toki freskoetan ez da ongi heldutzen. Kolore eta garraztasun handiko muztioak ematen ditu eta aroma gogor eta gutxikoak. Taninoak ugariak dira ardo honetan, ahosabaian zakarra gertatzen da, eta Cariñena izenaz ere ezagutzen da.

Hazkundea berantiarra duenez, udaberriko izozteek ez dute harrapatzen. Hostoak handiak dira eta pentagono itxurakoak. Mahats-mordoak tamaina handikoak dira eta trinkoak ere. Baiak tamaina ertainekoak, borobilak eta kolorez urdin-beltzaxkak dira.

Kategoria hau baino gehiago: « Tempranilloa Graziano »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala