ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Graziano

Errioxako Jatorri Izendapenaren %0,7a da soilik, 395 hektarea bakarrik lantzen direlarik. Barietate autoktonoa da, eta nazioartean bere jatorri espainiarra aitortzen zaio. Izen gutxien daukan barietate beltza da, eta gainontzekoekin alderatuta, ez da modu esanguratsu batean beste inon lantzen.

Tempranilloa baino barietate indartsuagoa da izurriteen eta gaixotasunen aurrean. Sortzen duen muztioa kolore gorri bizikoa da, garratza, aroma atsegin eta berezia duena, eta gure barietate guztien artean aromarik handiena duena da.

Errendimendu txikikoa, ez da oso ugaria eta mahasti berean beste barietate batzuekin batera lantzen da. Lur arido eta beroetan heldutzen da, baia gutxi ematen ditu baina oso aromatizatuak, normalean urriaren bukaeran jasotzen direlarik.

Mahats-mordoek bi lepo labur eta zilindriko dituzte, baiak tamaina txikikoak dira eta borobilak, eta kolorerik gabeko pulpa edo mamia dute. Azalaren kolorea aldiz, kolore beltz ilunekoa da.

Barietate honen inguruan gehiago jakitea interesgarria litzake, hurrengo urteetan beteko duten azaleraren handitzea dela eta.

Kategoria hau baino gehiago: « Mazuelo Biura »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala