ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Biura

Errioxan lantzen den barietate zuri nagusia da, 7.589 hektarea hartzen dituelarik, hau da, azaleraren %15a. Mundu osoan zehar 58.000 hektarea lantzen dira eta horietatik 51.000 Espainian daude, beraz, espainiar jatorria aitortzen zaio. Egurrean ontzeko aproposa da, Errioxako usadioa jarraituz.

Tamaina handiko mahats-mordo gutxi ditu. Barietate beltzak baino emankorragoa da, eta bere fruitua oso ahula da ustelduraren aurrean. Toki freskoetan zapore berezia eta gazi-gozoa den muztioa ematen du.

Erraz hartzen du botrytis cinerea gaixotasuna, baina oso ongi jasaten ditu izozteak. Mahats-mordoak handiak eta trinkoak dira. Baiak ere tamainaz handiak dira, azala fina dute eta urre-kolorekoak dira. Mahats honek kolore eta gorputz gehiago du eta hartzidura denboraren arabera ardoei ukitu erromantikoa ematen die.

Normalean, bere garaian 13ºko alkohol maila moderatua izaten du. Ardoak aroma leunekoak eta kolore hits berezikoak dira, horixkak ukitu berde batzuekin. Mahatsa ukitu garratzak edo azidoak dituen ardo zuriak egiteko erabiltzen da, ardo gazte zein barriketan onduak ekoizteko.

 

Kategoria hau baino gehiago: « Graziano Malbasia »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala