ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Garnatxa Zuria

Mahastondo zuria da, jatorriz barietate espainiarra. Beste izen askorengatik ere da ezaguna: Alicante blanca, garnacha gris, garnacho blanco, garnatxa blanca, grenache blanc, lledoné, silla blanc eta sillina blanc. Espainia osoan aurki daiteke barietate hau, baina bereziki Tarragonan, Zaragozan eta Teruelen.

 

 

Mahats-mordoak ez dira tamainaz oso handiak baina bai trinkoak. Baiak tamainaz ertainak dira, borobilak eta kolore hori-berdexkakoak. Tradizioz bakarrik edo makabeo, parellada, moskatelaz edo Pedro Ximenez nahasten zen mistela sortzeko. Gorputz zein alkohol maila handiko ardoak ematen ditu eta kolore horixkakoak; lore eta fruta usainak ditu.

Kategoria hau baino gehiago: « Malbasia

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala