ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Ingurumena

Gaur egun natura zaintzea, hala nola ingurumenarekin arduraz jokatzea modan daude eta geroz eta sektore gehiagotara zabaltzen ari da. Ardoaren arlora ere iritsi da moda hau, ez da atzean gelditu, eta egunez egun geroz eta handiagoa da benetan berdeak diren upategien kopurua.

Ardoan profesionak diren 28 pertsonei egindako inkesta baten arabera, guztiek euren negozioetan ingurumena babesteko gutxienez jarduera batean lanean ari zirela esan zuten Jarduera hauek honakoak izan daitezke: ontzien diseinua, biodiesela erabiltzea, edo naturari laguntzeko eraikuntza-planak sortzea.

Esan beharra dago profesionalek onartu zutela ez dakitela argi eta garbi noiz ari diren ingurumenarekin elkarlanean, ezta zer eta zenbat egin behar duten ere guztiz berdeak izateko. Inkestan parte hartu duten 73 upategietatik gehienek ardo organikoak ekoizten hasi direla esan dute, eta gainontzekoek laster ekingo diotela baieztatu ere.

Inkesta honetako emaitzarik harrigarriena honakoa da: natura babestearen alde hartutako erabaki hauek, ez dira natura babesteko soilik hartu, baizik eta beraien negozioen gai fiskal eta interesei lehentasuna emateko.

Baina guzti honek bere alde ona ere badauka: azken finean, gizartean ezarriko den moda izango da, guztion eta gehienbat ingurumenaren mesederako, interesak alde batera utzita.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala