ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Tapoia eta beirazko botila

Garai honetan bi berrikuntza nagusi egon ziren. Berrikuntza horietako bat beirazko botilak izan ziren. Hasiera batean, botila hauek itxuraz luzeak beharrean borobilak ziren, garai hartan erabilitako teknikaren arabera (beiraren putz-egite sistema) errazagoa bait zen horrela egitea. XIII.mendean jada eskola veneziarrak erabiltzen zituen beiraren osagaien hobekuntza zela eta, itxura homogeneoa eta bidaia luzeak jasaten zituzten botilak sortu ziren XVII.mendean. Apardun ardoak agertzearekin batera, botilen hobekuntza beharrezkoa zen, gasaren indarra (CO2) jasan zezaketen botilak beharrezkoak ziren eta. Horrela, garai hartako botilak 700 eta 800 ml-koak ziren, pertsona bakar batek garraia zezakeen kopururik errazena.

 

1720.urtean hasi ziren itxuraz luzeagoak ziren botilak erabiltzen. Beiraren ezpurutasunak kolore berdekoak edo ilunagoak bihurtzen zituen botilak (ardoaren mantentzean laguntzen zutelarik). 1821ean, Ricketts & co. Glassworks Bristol-ek, itxuraz berdinak ziren botilak mekanikoki sortzeko teknika patentatu zuen, eta horrela jaio zen gaur egungo ardo botila.

Garaiko bigarren berrikuntzak beirazko botilaren erabilerakin zer ikusia zuen. Hasieran botilak material desberdinez estaltzen ziren, esaterako argizaria, lakrea edo igeltsua. Baina merkatuan benetan eragin handia izan zuen berrikuntza kortxoaren edo 'quercus suber'-ren erabilera izan zen. Tapoiak, ardoa atmosferako oxigenotik babesten du, horrela ardoak buket zoragarria lortzen duelarik.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala