ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Inperio erromatarren gainbehera

Erromatar Inperioaren gainbehera progresiboa izan zen, hainbat germaniar herri Europako lurraldeetan kokatzen eta hedatzen hasi ziren . Atilak herri erromatar gehienak suntsitu zituen 453.urtean hil zen arte.Inbaditzaileetako batzuk kristauak ziren eta mahastizaintza atsegin zuten. Horietako batzuk erromatarren lan egiteko ohitura eta mahastizaintza oinordetu zituzten. Horrela, janarien aurretik muslum gozoa hartzen zute, ardo beltzari roseum deitu zioten eta amineum zuriari.

 

 

Codex Euricianus deritzonak mahatsondoen laborantza babesten zuen. Horrela, mahats-orpo bat kenduz gero, beste bi itzuli behar ziren. VII.mendean penintsulako biztanleei Regula Isidori izeneko legea ezarri zitzaien. Lege honek pertsona bakoitzak laborantzan aritzeko hartu behar zituen zereal eta ardo kopuruak ezartzen zituen. Mahatsondoak errege, komentu eta monasterien esku gelditu ziren. Fraideak bizi ziren tokiak lasaiak ziren, lurrez inguratuta eta eskulan merkea ugaria zen bertan, beraz, mahatsaren laborantza oso arrakastatsua zen.

Erdi Aroaren bukaerararte Europako fraideak izan ziren garai hartako ardoak ekoizteaz arduratzen zirenak. Erromatarren inperioaren gainbeheraren ondoren, Europako ardoaren kontsumoaren deskribapena Gregorio de Tours-en “historia de los francos” edo “frankoen historia” deritzon obran aurki dezakegu. Bertan, ardoari erreferentzia egiten dioten gauza ugari aurki baitezke, sagardoari erreferentzia bat ere egiten dio eta garagardoari bat ere ez. Horrela, garai hartan ardoak gizartearen eguneroko dietan zuen garrantzia nabarmentzen da.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala