ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Al-Andalus aldian

VII. mendean Islam izeneko erlijio berria azaldu zen. Afganistanetik inperio bizantziarraren hegoaldeko mugaraino zabaltzen zen. Iberiar penintsularen zati bat inbaditu ondoren, bisigodoak ere garaitu zituzten 711.urtean Guadaleteko guduan. Pirinioak gurutzatu zituzten eta 732.urtean gelditu zen musulmanen hedapen hau, Carlos Martel buruzagi zela Poitiersko guduan. Porrot horrek inperio musulmanak Pirinioetan atzera egitea eragin zuen, penintsula 8 menderen buruan okupatuz eta lurraldea Al Andalus deituz.

 

 

Erlijio islamikoaren arauek ez dute ardoa hartzea baimentzen, beraz, ardoa tabu bilakatu zen, edo Islameko arauei jarraiki eta beste modu batera esanda, “halal”. Esan beharra dago hori guztia kontuan hartuta ere, ardoaren kontsumoa ez zela guztiz desagertu. Abderramán III agintariak eta beste agintari batzuk ere beraien jaietan ardoa neurrian edatea baimentzen zuten.

Garai honetan mahatsa bere fruitua hartzeko jasotzen zen, askotan mahatsa lehortu eta mahaspasak egiten zituzten, edota egositako muztioa bat ekoizten zuten rubb izenarekin (arrope hitzaren jatorri etimologikoa). Musulmanen erlijioaren debekuak kontuan hartu gabe, klase sozial guztiek edaten zuten ardoa eta mozkortzeak zigor arinak soilik zekartzan. Zenbait alfaqui ortodoxo egoeraz kexatu ondoren, Al-Hakam errege zela mahasti guztiak kendu zituzten. Ardoak eragindako adorazioak berari zuzendutako olerkiak eta guzti dakar, esaterako Abu Bakr Muhammad edo al-Mu’tamid (Sevillaren taifaren erregean) idazleek egindakoak.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala