ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Erdi Aroa

Inperio erromatarra gailentzean, zenbait erlijio-ordenengatik mantendu zen mahatsondoen laborantza Europan. Esaterako, San Benito ordena, bere monjeak monastegietan egindako lanari esker, mugatutako mahastietako (clos izenekoak) mahatsaren ezagutzak eta mantentze lanak eginez. Arau bedenitarrak XL.kapituluan (edari-tasarena) fraide bakoitzari ardo-hemina bat egokitu zion (0.27 litroko bolumena osatzen zuena).

Erdi Aroan hedatu zen lehenengoz ardoa zurezko upeletan mantentzeko sistema (aurretik buztinezko anforetan egiten zen). Konturatu ziren ordura arte erabilitako sisteman ardoak ozpindu egiten zirela, beraz, teknika hori hobetu beharra zegoen. Ardo gehienak udaberria heltzearekin batera ozpindu egiten ziren.

 

Oxidazioaren aurkako babesa oso ahula zen eta ia ez zen ezagutzen anhidrido sulfurosoaren (SO2) erabilera. Ardoaren iraupena luzatzeko ordea, teknika desberdinak erabiltzen zituzten: breaz estaltzea, erretxinen erabilera (mikrobioen aurkakoa), ozpin ukitu hori estaltzen zuen zaporea emateko sustantzien erabilera, etab. Oraindik ardoa urarekin nahasten jarraitzen zuten garai honetan. Inperio erromatarraren ondoren, monasterio eta komentuetan arpilatzeak ugariak ziren, baina upelak lapurketa hauetatik babestu zituzten jakiekin batera sotoetan gordez. Horrela, ardoa mantentzeko toki aproposa aurkitu zuten, gaur egun upategi deiturikoak sortuz.

 

Iberiar penintsulan eta birkonkistaren garaian, musulmanen ordez kristauak hasi ziren zabaltzen eta mahatsak birlandatzen. Lehenago bertan zeuden mahastiak gerran desegin zituzten. Birkonkistaren ondoren, Done Jakue bidearen inguruetan hasi ziren mahatsondoak landatzen, eta horrela sortu ziren Dueroko erriberako eta Errioxako ardoak. XII eta XIII. mendeetan hasi ziren Katalunian mahatsondoak lantzen, Penedes eta Tarragona mahatsondoak sortuz. Jerez-ardoak (Sherish ardoak) ozpe handia lortu zuen zanaldean eta laster ingelesek sherry deitu zuten.
Birkonkistan lan handia egin zen mahastientzat lurrak erabiltzearen alde. Horrela, Cisneros izeneko kardinalak, garaiko laborantzaren inguruan zekitena obra batean bateratzeko agindua eman zion Gabriel Alonso de Herrerari. Herrerak bere lanean XVI.mende hasierako mahatsaren laborantza eta ardoaren ekoizpenaren deskribapenak egin zituen.

 

Zonalde zehatz batzuetan hasi ziren mahatsa lantzen, esaterako Bordelen. Bertan, Enrike Plantagenet eta Akitaniako Leonor bikoteak, Bordeleko eskualdea Ingalaterrako merkatura zabaldu zuen. “Ardoaren polizia” (police des vins) deiturikoa sortu zen, hau da, XIII eta XIV mendeetan merkaturako zenbait arau eta kode ezartzea, Bordeleko eskualdean ardoaren merkatua kontrolatu eta inguruko herrialdeek euren portuen erabilera mugatzeko. Arau hauen bitartez, Bordeleko ardoa eskualdean eta Ingalaterrako merkatuan nagusitzea nahi zuten. X.mendean iritsi ziren ardoak Ingalaterrara, Guillermo konkistatzaileak Normandiako ardoak bertara eramatean eta ondoren XIII.mendean esportatu zen “vinho verde” Portugalgo ardoa ere. Geroago, XV.mendean, Kanaria uharteak Europako kolonoez bete ziren. Fernando de Castro portugesak 1497an landu zuen (Vimbreran) lehen mahatsondoa eta John Hill britaniarrak 1526an Hierron. Calvinok Suitzako monasterioetan eta Enrique VIII-nak Ingalaterran mahatsaren produkzioa geldiarazi zuten.

 

XIV.mendearen hasieran Arnau de Vilanovak ardoaren historia jorratzen zuen lehen liburua idatzi zuen (Liber de vinis). Arnau berak aurkitu zituen karbono dioxidoa (CO2) eta alkohola (aqua vitae deitu zuena). Guy de Chauliac bezalako autoreak hasi ziren ardoa antiseptiko gisa erabiltzearen inguruan idazten.

Kategoria hau baino gehiago: « Al-Andalus aldian Mundu Berria »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala