ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Aro Modernoa

XVII.mendeko ardoek itxura modernoagoa eta poliki-poliki egonkorragoak ziren. Austrian, 1784ko abuztuaren 17an herritarrak jakien monopolioaren aurka matxinatu ziren. Habsburgo-ko enperadore zen Jose II.nak ediktu baten bitartez herritarrak beraiek ekoiztutako jaki, ardo zein muztioak saltzeko baimendu zituen. Horrela jaio zen ospe handia duen Austriako Heuriger-a (ardoa dastatzen den tokia).

1852an Murrietako Markesak landatu zituen lehen mahatsondoak Errioxan, zonaldeko lehen ardo fina, Victoria Dukearen maiorazkoaren pean. Espainian XVIII.mendean sortu zen mahatsondo-zaindariaren irudia (1969ra arte iraun zuen); mahatsondoen zaintza lanak egiten zituen, ganaduak mahastietan bazka ez zezan zainduz.

1855ean Parisen Erakusketa Unibertsala ozpatzearekin, Napoleon III.nak erakusketan erakutsiko ziren Frantziako Bordeleko ardo onenak sailkatzeko sistema eskatu zuen. Ardoaren Negoziatzaile Sindikatuak ardoak chateau-aren eta merkatuko prezioaren arabera sailkatu zituen, garai hartan prezioa kalitatearen erakusgarri zela kontuan hartuta. Emaitza gisa Bordeleko ardoaren sailkapena izan zen 1855ean.

Luis Napoleon enperadoreak Louis Pasteur kimikalariari ardoak zergatik hondatzen ziren azter zezan eskatu zion 1863an, ekonomia frantziarran kalte handiak sortuz. Kimikariak hiru urte beranduago, “Etudes sur le vin” delakoa argitaratu zuen honakoa baieztatuz: legamia izeneko mikroorganimo zelulabakarrak hartzidura alkoholikoan eragina du. Mikroorganismo hauek kontrolatuz, ardoaren degradazioa kontrola zitekeen. Pasteur izan zen oxigenoak ardoaren ekoizpenean zuen eragin handia zehazten lehena. Honen guztiaren ondorioz, ardogintzan ikuspegi zientifikoak indar handia hartu zuen.

Kategoria hau baino gehiago: « Mundu Berria Ardo berrien jaiotza »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala