ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Ardo berrien jaiotza

XVII.mendeko ardoek jada gaur egungoen itxura hartzen hasi ziren. Upeletan anhidrido sulfurosoa (SO2) erabiltzea ardoen bizitza luzatzea zen, bere erabilera hedatuz. Fumigatzeko produktu gisa dokumentatutako lehen erreferentzia Rottenburg-en, Alemenanian izan zen 1487an. Tokaji izeneko lehen ardo hungariarrak ere ezagutu ziren. Lehen ardo aparadunak ere ezagutarazi ziren, botilak zigilatzeko kortxozko tapoiak azaltzearekin batera:

 

Orain mardulagoak dira eta bere ekoizpena askoz ere merkeagoa. Garapen honi esker, Champagne-Ardenne eskualdean Pierre Perignon izeneko fraideak mundu osoan zehar ezagun egingo zen xanpain izeneko ardo aparduna sortu zuen. Fraideak “metodo champenoise” deitu zion prozedura hori, botilan hartzitzean oinarrituta. Christopher Merret fisikariak metodo hau jada ikertua zuen. Edari honen ospeak gora egin zuen Orleanseko Felipe II erregeak eta bere familiak edaria hartu zuenetik.

Mende asko beranduago cava ekoizten hasi ziren, Katalunian San Isidroko Nekazaritza Institutuak egindako ikerketen ondorioz eta Penedes-eko barietate zuri autoktonoak erabiliz. Ikerketa honen ondorioz, 1872an Josep Raventós i Fatjók Codorníu can masian lehen cava botilak ekoiztu zituen, Sant Sadurní d'Anoian. Frantzian ardoen izendapenak arautzen zituen ssitema ezarri zen. Beraz, Frantzia izan zen arlo honetan arauak ezartzen zituen lehen lurraldea. Lege-aparatu honen eboluzioak eta definizioak 30 urte iraun zituen (1905-1935).

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala