ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Mundu gerren ondoren

Ameriketako Estatu Batuetan, konstituzioaren XVIII.zuzenketak Lege Lehorra delakoa ezarri zuen. Ondoren, 1919an berretsi zen, 1933an indargabetu eta azkenik bere indargabetzea berretsi zuten XXI.zuzenketarekin. Gehiengo puritanoa zuten estatuetan, Indianan esaterako, 1816tik gaur egun arte igandeetan alkohola saltzea debekatu zuten Blue Law (lege urdina) deitu zutena. Beste herrialde askok ere debeku hau onartu behar izan zuten XX.mendearen hasieran, Eskandinaviako herrialdeak adibide guisa (Danimarka izan ezik).

Debeku guzti hauek mundu mailako ardo eskaeran eragin handia izan zuten. Filoxera eta oidio izurriteen ondoren, mahastizaintzak ezin zion eskaera oso handiari aurre egin. Baina Lehen Mundu Gerra bukatzeak Frantziara mahastizaintzan iraultza ekarri zuen.

1927an ardo-ekoizleak ziren hainbat herrialde elkartu eta International Wine Office (IWO) delakoa sortu zuten, mahastizaintzan erabilitako teknikak bateratzeko, ikerketa bultzatzeko eta zenbait praktika estandar ezartzeko asmoz. Elikadura-eskubidea ezarri zen ardoaren eskoizpean iruzurrak sahiesteko asmoz, eta jatorrizko izendapenak indartu zituzten.

1939an II. Mundu Gerra hasi zen, eta 1940an Alemania naziak Maginot lerroa apurtu eta Frantzian barneratu ziren eta Frantziako produkzoa Alemaniaren eskuetara pasatu zen. Hainbat borroketan aliatuak mahastien hondamendia sahiesten saiatu ziren. Gerraren ostean, Frantziak bere mahatsondoak modernizatu zituen eta Beaujolais izeneko ardoa (Beaujolais nouveau deitzen zutena) hedatu eta bistrot izeneko establezimenduak ase zituen. Beaujolais zonaldean XX.mendearen erdialdean, beratze karbonikoa izeneko hartzidura prozesua erabiltzen hasi ziren.

Mende beraraen bukaeran, biltzaile automatikoak ezarri zituzten, nahiz eta soilik azalera lauetan erabiltzeko balio zuten. Botilatze prozesua ere automatizatu zuten eta ardoa egonkortu eta kalitatea hobeto kontrolatzeko prozesuak ere ezarri zituzten.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala