ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Kopak

Copa de vino. Copa de vino.

Ardoa dastatzeko koparen aukeraketak %100 baldintzatu dezake gure dastaketa. Egokia ez den kopa bat aukeratzeak hautatutako ardoaren garapenaz ez ohartzeko arriskua dakar. Kopa mota eta tamaina desberdin ugari daude, kolore, itxura forma eta klase desberdinetakoak. Horregatik, ardo desberdinak dastatzeko erabilera-anitzeko kopa bat aukeratzen dugu askotan.


Gaingiroki hainbat kopa mota bereizten ditugu, talde baten barruan tamaina eta aldaera desberdinak aurki datezkeelarik. Horrela, nabarmenenak jarraian azaltzen ditugunak dira: dastatze-kopa:, normalean dastaketak egiteko erabiltzen da soilik kontsumorako beharrean, eta ardo zuri, beltz, gorri zein apardunekin erabil daiteke; bordeleko kopa: agian zabalduena eta ardo beltz, gorri zein zuri gehienekin erabiltzen da (ardo zurien kasuan tamaina txikiagoko kopak erabiltzen dira). Kopa honetan hartzeko barietaterik egokienak honakoak dira: Tempranillo, Mazuelo, Cabernet Sauvignon, Merlot, Syrah, Sauvignon Zuria, Biura, Berdejo, Riesling etab.; borgoina kopa: aurrekoa baino zabalagoa da kopa hau, aromak ez dira bertan berdin mantentzen, beraz, oxigenazio handiagoa jasango du. Gehienbat Pinot Noir eta Chardonnay barietateentzat dago diseinatuta, nahiz eta ardo pixkat bat onduagoentzat ere balio duen, esaterako Pinotage edo Garnatxa zuria barietateak; xanpain-kopa: ardo apardunentzat egokiena da, non ardo-onduek ere malko baten itxura duen aldaera zabalagoa aurki dezaketen.

 

Kontutan izan behar dugu ere kopa egiteko erabili den materiala, ez da eta gauza bera beirazko edo kristalezko kopa. Kristalezko kopen artean ere, geroz eta berun gehiago, orduan eta hobeagoa izango da kopa. Dastaketan garrantzi handia duen beste faktoreetako bat koparen lodiera da; kopa geroz eta meheagoa izan, hobeto nabarituko ditugu ardoaren aromak eta zaporeak.

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala