Familian tradizio luzea izan ondoren, upategi txikian mazerazio karbonikoko ardo gazteak eginez, 1994an, Tomas Mtz. De Cañasek Zintzo bere markarekin merkaturatzea erabaki du, Errioxa JDKren babespean, eraikitako instalazio berriak erabiliz jadanik.
2000. urtean, Karlos semea sartu zen upategian, eta beste handitze bat egin zen, gaur egungo upategia sortzeko. Bertan, ardo beltz onduak eta ardo zuriak egiten hasi ziren.

Zabaltze berriak, ardoen kontrol handiagoa izateko aukera ematen duten ardoak egiteko azken teknologiak ditu, hori guztia, mahatsa eta ardoak ekoizteko orduan jatorria eta tradizioa ahaztu gabe.
Zintzo upategian, mahastizainak gara, hau da, mahatsondoa lantzen eta ardoa egiten aritzen gara, eta, gure ustez, mahastian dago ardo on baten printzipioa eta jatorria.
Ardoak Zintzo, Izena eta 5.Zintzo izenez merkaturatzen dira.

Ñabardurak dituen ardoa, lurreko aromak dituen ardoa. Tempranillo mahatsa eta viura mahatsa salda gozo eta usaintsuetarako. Elaborazio pertsonalizatuko ardo horiek familiaren tradiziotik sortutako upategi batean gordetzen dira.
Izan ere, Arabako Errioxan enologia, ondo edatea eta ondo jatea arnasten dira.

Hemendik gure ardoak, lurrari, mahatsari eta mahats-bilketari lotutako gure familiaren tradizioa, dastatzera gonbidatzen zaitugu. Zintzo upategian esperientzia eta teknologia batzen ditugu, zuku zoragarria oso ardo berezi bihurtzeko.

Kontaktua
Mañueta kalea, 27
01307 Eskuernaga (Araba)

Telefonoa +34 945609186

E-maila: info@bodegaszintzo.com
WEBGUNEA: https://bodegaszintzo.com/