• José Antonio Martínez Fernández duela 5 belaunalditik mahastizaintza eta ardogintza munduan diharduen familia bateko kidea da. 1990ean, Altún upategiak sortu zituen Mañuetan, bere ardoa merkaturatzeko. Bi urtetan lortu zuen bere helburua, eta gaur egun Arabako Errioxako upategirik ospetsuenetako bat da Altún upategia, ardoen kalitateari esker. Albiker (Alberto eta Iker semeen omenez) da mazerazio karbonikoko ardo beltz gaztea merkaturatzeko upategiaren marka berria. Bertako ardorik berezienak Altún izenez ezagutzen dira merkatuan, eta azken teknologiekin hornitutako instalazio berrietan hazi eta zahartzen dira.
  • Instalazioak: Deposituak: Altzairu Herdoilgaitza, Hormigoia. Haritzezko upelak: frantsesa eta amerikarra
  • Ekoizpena: Barietateak: Tempranillo: % 85, Garnatxa beltza: % 5, Viura: % 5, Malbasia: % 5
  • Elaborazioa: Ardo beltzak
  • Fundazioa: 1990
  • Las Piscinas kalea, z/g 01307 Mañueta- (Araba)
  • 945609317
  • altun@bodegasaltun.com
  • www.bodegasaltun.com