ARABAKO ERRIOXA
Guardia-Arabako Errioxa, Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten zazpi foru kuadrilletako bat da.

Iparraldeko haize hotzak geldiarazten dituzten Kantabria eta Toloño mendilerroen, eta Ebro ibaiaren artean, ia bakarrik mahastien monolaborantzarako erabiltzen diren 320 km2-ko hedadura duten 23 herrigune daude. Horretarako, baldintza onenak ditu: kareharrizko buztinezko lurzoruak, mikroklima atlantiko-mediterraneoa, hegoalderako orientazioa, lursail txikiak mendi-hegaletan eta erromatar okupaziotik haratago doan mahastizaintza eta ardogintza historia.
Brontze eta Burdin Aroko aztarnategiek, trikuharriek, zeltiberiar urmaelek, nekropoliek, labar-dolareek eta beste aztarna batzuek duela milaka urtetik hona bizi izan den eta mahatsa landatzen bete-betean jardun duen lurralde batez hitz egiten digute.
Ehun urteko mahastiak, mendiko eta mahastien arteko bideak, aintzirak, biotopo babestua.
Biztanleek arreta handiz zaindutako hiribilduek Aro Modernoan izandako bikaintasunaz hitz egiten digute.
Bere ardo eta mahastien bidez, eskualdea, historia eta jendea ezagutuko dituzu. Goza ezazu ezkutuan dituen plazerrez bost zentzumenekin.
Mañueta
Bere jatorria erromatarren garaian dago. Ebro ibaia zeharkatzeko pasabideetako bat zen, hasiera batean txalupan eta orain zubi baten bidez. San Kristobal baselizatik herrigune osoa ikusten da, eta, bertan, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren eliza...
Bilar
Herrigunean, Jasokundeko parrokia-eliza nabarmentzen da. Gotorleku itxura du, eta XVI. mendean amaitutako egitura gotikoa dauka. Garai hartako erretaula ederra du. Eliza dagoen Plaza Nagusiak, itxura oneko jauregi batzuk ditu, eta baita ondoko kale batean dagoen...
Zieko
1067. urtean jada aipatu zen populazio gisa. Bere arkitektura zibilarengatik bereizten da, eta bertan armarridun eraikin ugari nabarmentzen dira, Acha jauregia, Burdinen etxea edo Bentaren etxea, besteak beste. San Andres eliza estilo errenazentistako dorre...
Kripan
Erromatar jatorriko Erdi Aroko erromesaldi bide zaharretan finkatua, Kantabriako Mendilerroa du hondoko oihaltzat. XVII. mendeko San Joan Bataiatzailearen parrokia-elizak XII. mendeko Santa Mariako aztarna erromanikoak ditu aurrekari. Oso gertu, Bilar aldera doan...
Bastida
Bere jatorria, Nafarroako Erresumako gotorleku batena da, Goi Erdi Aroan, “Gaztelua” deritzon goialdean horren testigantza geratzen da. Hiribilduan, Larrazuriako atetik eta eraikin ederrak dituen kale batetik sartzen da, Bakearen Plazara iristeko. Bertan, XVII....
Guardia
X. mendean sortua Nafarroako Erresumaren defentsa gisa eta Foruarekin 1164tik. Multzoak Erdi Aroko hiri-trazadura kontserbatzen du, xarma berezia ematen dioten harresiez inguratua, alde bakoitzean gotorleku zantzu argiak dituzten bi eliza garrantzitsu ditu. Bere...
Lantziego
Hirigune interesgarria du, eta baita San Acisclo eta Santa Victoriari eskainitako eliza ere, tamaina handikoa, jatorri errenazentistakoa eta handitze neoklasikoak dituena. Eliza horren ondoan, Primiciaren Etxea ikus daiteke, eta baita Armendarizko markesaren etxea...
Lapuebla Labarka
Bere izena, antzina txalupa batean gurutzatzen zen Ebro ibaiaren ondoan egotetik dator. 1369an izendatua agertzen da, eta 1631n hiribildu titulua lortu zuen. Eraikin zibilen artean, jauretxea nabarmentzen da, hiribilduaren erdian. Jasokundeko Andre Mariari eskainitako...
Leza
Herriaren erdian San Martini eskainitako parrokia-eliza dago, eta santua bere portada isabeldarrean irudikatuta dago. Abside oktogonala, errenazentista, tenpluaren gainerakotik bereizten da, gotiko atzeratuaren aztarnak gordetzen baititu. Aldarearen ondoan, horma-hobi...
Moreta
Nafarroarekin muga eginez, Moreda herri aldapatsua da, hegoaldera begira dagoen herrigunea du muino txiki batean, armarridun eraikin ederrekin, erdi-puntuko arkudun portadekin eta solanadun galeriekin. Santa Maria eliza bi garaitan eraiki zen, bata 1595ean eta bestea...
Nabaridas
Muino txiki baten gainean dago, eta, multzoaren goialdean, Sortzez Garbiaren parrokia-eliza. Atentzioa ematen dute hegoaldeko fatxadako bi atariek: gotikoa bata eta isabeldar estilokoa bestea. Tenplua hiru garaitan eraiki zen, gurutzaduraren zatia eta absidea...
Oion
1366an Guardiaren menpeko herrixka gisa aipatua izan zen, 1633an harengandik independizatuz eta hiribildu titulua lortuz. Gotzain nafarraren igarobide izan zen gortea Najerara joan zenean, ez zen Gasteizko Elizbarrutiko kide izatera pasa 1862an eratu zen arte....
Samaniego
XV. mendean gotorlekua izan zen parrokia-elizaren babesean hartu zituzten etxeak. Jasokundearen eliza horrek azken barrokoaren portada eta erretaula nagusi txurrigereskoa ditu. Herriaren zaindaria den Haraneko Andre Mariaren irudia nabarmentzen da, “Andra-Mari”...
Eskuernaga
Herrigunea, haran sakon bat zeharkatzen duen erreka baten bi alboetan garatzen da. Jauretxe ugari daude hirigune osoan, hala nola Indianoaren Etxea, XVIII. mendekoa, edo Solanako Markesarena. Bere parrokia-eliza San Andresi eskainita dago eta XVI. mendetik XVIII....
Iekora
Bi haranen artean, gotikoaren eta berpizkundearen artean eraikitako San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza nabarmentzen da. Herrigunetik kanpo Bercijanako ermita dago, “Andra Mari” motako Birjina duena. Erdi-Aroko iturria nabarmentzen da.
Egin zaitez bazkide bere abantailez gozatzen hasteko
Bisita gaitzazu hemen:
Guardiako Kuadrillako eraikina – Arabako Errioxa, Gasteizko errepidea 2
01300 Guardia Araba
Bezeroarentzako arreta
(+34) 945 600 278
(+34) 945 621 078
Idatz iezaguzus
info@abrawine.com