Herrigunean, Jasokundeko parrokia-eliza nabarmentzen da. Gotorleku itxura du, eta XVI. mendean amaitutako egitura gotikoa dauka. Garai hartako erretaula ederra du. Eliza dagoen Plaza Nagusiak, itxura oneko jauregi batzuk ditu, eta baita ondoko kale batean dagoen XVIII. mendeko Indiano Etxea ere.

Inguruan “La Chabola de la Hechicera” trikuharria dago.