• El Fabulista upategia Guardiako erdigunean dago. Erdi Aroko hiribildua da, mahastiz inguratuta dago eta ondare kultural aberatsa du. Zazpi metroko sakoneran lurperatuta, XVIII. mendeko jauregi baten azpian, gure upategiak eta bere ardoek jauregiko biztanle ospetsuenetako bati zor diete izena: Felix Maria Samaniego fabulistari. Bi dolare ditu, eta, horietan, ardoa modu artisauan egiten da, mahatsa antzinako eran zapalduz. Erdi Aroko upategia bisitarientzat egokituta dago, eta asteko edozein egunetan jaitsi daiteke bertara, baina hobe da hitzordua hartzea. Ibilbidea Samaniegotarren jauregiaren lurpean sartzen da, upategia osatzen duten lau kalatuetara iritsi arte.

  • Instalazioak: Deposituak: Hormigoia eta altzairu herdoilgaitza. Haritzezko upelak: frantsesa eta amerikarra
  • Ekoizpena: Barietateak: Tempranillo: % 95, Viura: % 5
  • Elaborazioa: Ardo beltzak
  • Fundazioa: 1912
  • Helbidea: San Juan plaza, z/g. 01300 Guardia. Araba
  • Telefonoa: 945621192
  • Emaila: info@bodegaelfabulista.com
  • Webgunea: www.bodegaelfabulista.com