• El Mozo Wines Lantziegoko (Araba) upategi txiki bat da. Ardoa egiteko erabiltzen diren ia 9 hektareak bereak dira, eta horrek, upategian sartzen diren mahatsen kalitatea erabat kontrolatzeko aukera ematen die. Ardoak mazerazio karboniko metodoarekin egiten dira, eta erabilitako depositu guztiak hormigoizkoak dira. Ustiategiaren % 100 nekazaritza ekologikora bihurtzeko prozesuan dago gaur egun. Mahatsa hazteko moduaren eraldaketa hori ingurumenaren defentsaren ondorioz sortu da, eta baita azken kontsumitzaileari produktuaren kalitaterik handiena ziurtatzeko beharraren ondorioz ere, ez baitu inolako produktu ezta sintesi kimikoko tratamendurik erabiltzen.