ELKARTEA
ABRA gure eskualdean mahastizaintzako eta ardogintzako historia
eta tradizioa duten familiekiko lotura da.
30 urteko historiarekin, 100 upategi inguruk osatzen dute, gaur egun, ABRA; horiek guztiak eskualdearen eta sektore-elkarteak ekartzen duen indarraren isla dira.
Elkartearen helburu eta xedeen artean, hauek nabarmentzen dira: Sektore eta erakunde mailako ordezkaritza / Sustapena – Merkataritza-ekintzak / Komunikazioa / Proiektu estrategikoak sortzea / I+G+b / Aholkularitza / Prestakuntza.
ABRAren ekintza-arloak
Ordezkaritza instituzionala
ABRAko Upategien Elkarteak ordezkaritza-lanak egingo ditu erakundeen aurrean, elkarteko kide diren upategi guztien onurarako.
Berrikuntza eta Teknologia Berrien sustapena
Berrikuntzako eta Teknologia Berrietako ekintzen garapena.
Prestakuntzarako laguntza
Ardo-dastaketak eta prestakuntza-ikastaroak egiten ditu hainbat erakunderentzat (ikastetxeak, enpresak,…)
Sektoreko aurrerapen berrien garapena
Sektoreko aurrerapen berrien garapena
Estatuko eta nazioarteko azoketara eta ekitaldietara joatea
ABRAko Upategien Elkartea ardogintzaren sektoreko estatuko eta nazioarteko azoka garrantzitsuenetara joaten da, Arabako Errioxako ardoaren kultura lurraldetik haratago zabaltzeko helburuarekin.
Merkaturatzearen aktibazioa
Merkataritza-aukera berriak bilatzen ditu elkarteko kide diren upategientzat.
Lurralde-dibulgazioa
Arabako Errioxa ardo-marka lurralde osoan zabaltzen du.
Bitartekotza I+G+b arloan
Elkarteko kide diren upategien eta ardogintzaren sektoreko I+G+b arloko enpresen arteko bitartekari gisa aritzen da.
Aholkularitza Orokorra
ABRAko kide diren upategien aholkulari gisa lan egiten du jarduten duen eremu guztietan.
Lanbide-prestakuntza
Bestelako ikuspuntua ematen dio ardoaren sektorean aritzen den profesionalari.
Akordioak eta lankidetzak sektore anitzeko beste enpresa batzuekin
Akordioak eta lankidetzak ezartzen ditu sektore anitzeko beste enpresa batzuekin, Arabako Errioxako ardoa indartzeko.
Sustapenerako laguntza
Bere ardoak eta upategiak sustatzen laguntzen du parte hartzen duen ekitaldi guztietan.
Informazio-Komunikazio arina
Arabako Errioxako ardoaren kulturari buruzko etengabeko informazio-lana egiten du, dituen bitarteko guztien bidez, idatzizko bitartekoen, ikus-entzunezko bitartekoen, webgunearen, Internet 2.0 kanalaren (sare sozialetako informazio- eta komunikazio-ekintzak), buletinen bidalketaren eta kide diren upategiekin egindako barne-kudeaketaren (Intraneten bitartez) bidez.
Ezagutu Elkarteari buruzko
apur bat gehiago bideoan
INTRO ABRA
Kapitulu gehiago: http://www.barrikajauna.com/
Arabako Errioxako ardoen enbaxadoreak
Egin zaitez bazkide bere abantailez gozatzen hasteko
Bisita gaitzazu hemen:
Guardiako Kuadrillako eraikina – Arabako Errioxa, Gasteizko errepidea 2
01300 Guardia Araba
Bezeroarentzako arreta
(+34) 945 600 278
(+34) 945 621 078
Idatz iezaguzus
info@abrawine.com