• Upategia familiako tradizio luze batetik sortu zen. Belaunaldiz belaunaldi mahastiak landatzen eta ardoa egiten aritu dira. Jose Luis Gilek 1988an sortu zuen Bodegas Gil Berzal, bere ardoa RECOVECO markarekin merkaturatzeko asmoarekin. Tradizioari eusten dioten arren, Autore-ardoak eta ardo modernoagoak ere egiten dituzte. Ardo guztiak Mahastizaintza Integratuko mahastietako mahatsekin egiten dira. Horri esker, ardoak legamia autoktonoekin hartzitu ditzakete, inoiz ez komertzialekin, eta gure inguruko nortasun eta terroir handiagoko ardoak lortzen dituzte, eta baita naturalagoak eta osasungarriagoak ere. Horri guztiari, mahatsondo-mordoen hautaketari eta inausketa laburrak egiteari eta errendimendua mugatzeko mahatsondoak bakantzeari esker, arraza- eta kalitate-ardoak lortzen dira.
  • Instalazioak: Deposituak: Altzairu herdoilgaitza. Haritzezko upelak: amerikarra eta frantsesa.
  • Ekoizpena: Barietateak: Tempranillo: % 90, Garnatxa tinta: % 5, Grazianoa: % 3, Viura: % 2
  • Elaborazioa: Ardo beltzak eta zuriak
  • Fundazioa: 1998
  • Bilar Errepidea, 2
  • 01300 Guardia – (Araba)
  • 945600735
  • gilberzal@telefonica.netwww.recoveco.es