Familiako ohitura sendoak dituen upategia, bere ardoak egiteko teknika egokiak konbinatzen jakin duena.

Mahatsaren prentsaketan eta mazerazio karboniko tradizionalean arreta berezia jarrita, nahi den kolorea eta usaina duen ardoa lortu da.

Gaur egun, Familiako hirugarren belaunaldia da bere ardoak Guardian dauden mahastietako mahatsekin ekoiztu eta merkaturatzen dituena.

Horien orientazioari eta inguruko mikroklimari esker, upategiko uztak bikainak dira urtez urte.

BARIETATEAK

TEMPRANILLO
Gure mahastiaren % 90 hartzen duen barietate beltza. Mahats-bilketa urriaren hasieran egiten da. Mahats luze eta zintzilikariak ditu, eta oso sorbalda handiak dituena. Bere muztioa kalitatezko ardoen oinarria da, bere aberastasun alkoholiko orekatuarengatik, kolorearengatik eta azidotasun ertainarengatik.

VIURA
Barietate zuria, mahats-mordoak hegodunak, zintzilikariak eta tamaina handikoak dituena. Ardoak neurriko garaduaziokoak dira, leunak, orekatuak, freskoak, oso kolore zurbilekoak eta fruta usaina dutenak.

MALVASIA
Mahats-mordo handi eta solteen oso barietate zuri zaharra. Bere ardoak pertsonalak eta aromatikoak dira, kolore hori berdekoak. Ardo bakoitzerako metodorik egokiena aukeratzen da.

Gómez de Segura eta Finca Ratón markako ardo zuriak, gorriak eta beltzak egiten ditugu

El Campillar, 7 · 01300 Guardia · Tel.: 945 60 02 27 ·

E-maila: info@gomezdesegura.com

WEBGUNEA: https://www.gomezdesegura.com/es/