Gaur egun, Jesus Gonzalez Tesok nahi denean bisita daitekeen familiaren upategian egiten du ardoa. Upategi horrek lurpeko eraikin zabala du, XIII. mendekoa, eta instalazio modernoez hornituta dago, mahats-bilketa txukuna kontu handiz egiteko.
Lur azpiko eraikina Bastidako juderia zaharrean dago, eta zortzi kalatu ditu, bi XIV. mendekoak eta gainerakoak XIII. mendekoak. Errekonkistaren garaian, herriko bizilagunak errebeldeak ziren; ez zuten Gaztelako Erresumako eta Nafarroako Erresumako kide izan nahi, eta kalatu eta pasabide horiek guztiak El Olmo upategien eremu horretatik gertu dagoen Kristoren gotorlekura joateko erabiltzen zituzten.
Ardoak Gontés eta Olmo34 markarekin merkaturatzen dira. Eta horietan Tempranillo, garnatxa eta grazianoa barietateak aurki ditzakegu, proportzio desberdinetan, ardoaren eta mahats-bilketan dauden partzelen heldutasunaren arabera.
Mahats-mordoen eskuzko hautaketa Gonzalez Teso upategiek egindako gama guztietan egiten da, baina kontrolik zorrotzena GONTES EXPRESION delakoaren hautaketa hirukoitzean egiten da:
1. 50 eta 95 urte bitarteko lurzatiak hautatzea
2. Lurzati bakoitzetik burualdea hautatu behar da, lurzatiaren goiko aldea, oro har, lur antzuena eta estres hidrikoa nabarmenagoa dena.
3. Mahastietan eskuz hautatzea, mahats-mordo akastuna mahastian botata geratzen da eta ez da kalitate apalagoko ardoetara pasatzen, bertan ez baitago horrelako ardorik.
Bastida (Arabako Errioxa)
656 745 954 – 945 331 321
info@gontes.com WEBGUNEA http://gontes.com/