Samaniegoko mahastiei begirada bat emanez gero, irudi bat topa dezakegu, txapel batekin, etengabe mahats bakoitza, hosto bakoitza, adar bakoitza aztertuz.

Euskal Herrian Marino Bello izenez ezagutzen da, gaztetatik bere bizitza ardoaren arteari eskaini dion gizona. Beren upategiaren etorkizuna landuz, Marino Bellok, Isabel Berganzo emaztearekin batera, iraunkortasunak eta kemenak aparteko zerbait nola sor dezaketen erakusten du.

Bello Berganzo upategia familia-proiektu gisa sortu zen, ardogintzaren eta artisautzaren tradizioa zaintzean oinarrituta. Familia eta pertsonak batzen dituen ideia, horiei lehentasuna emanez. Gaur egun, bere hiru semeak, Angel, Juan Carlos eta Jose Antonio, familiako ohitura horiek kontserbatzeaz arduratzen dira, desagertu ez daitezen.

Bello Berganzo upategia korketea nortasun-ikur gisa erabiltzeagatik da ezaguna; mahastietan duela bi mila urte baino gehiagotik erabiltzen den tresna da, eta oraindik ere indarrean dago.

 “EZAGUTU GURE FAMILIA-UPATEGIA, KANTABRIA MENDILERROAREN AZPIAN, EUSKAL HERRIAN”

Buencerrada kalea, 10

01307 Samaniego – (Araba)

945609299 – 608002539

bodegabelloberganzo@gmail.com