Erromatar jatorriko Erdi Aroko erromesaldi bide zaharretan finkatua, Kantabriako Mendilerroa du hondoko oihaltzat. XVII. mendeko San Joan Bataiatzailearen parrokia-elizak XII. mendeko Santa Mariako aztarna erromanikoak ditu aurrekari.
Oso gertu, Bilar aldera doan errepidean, “Los Llanos” trikuharria dago. Iturburuaren parkea bere paisaiaren edertasunagatik nabarmentzen da.