Bere izena, antzina txalupa batean gurutzatzen zen Ebro ibaiaren ondoan egotetik dator. 1369an izendatua agertzen da, eta 1631n hiribildu titulua lortu zuen. Eraikin zibilen artean, jauretxea nabarmentzen da, hiribilduaren erdian.

Jasokundeko Andre Mariari eskainitako eliza da, XVI. mendeko eraikin sendoa. Assako Andre Maria gurtzen da bertan, “Andra Mari” erromaniko-gotikoa.

Ebroren ertzean aisialdirako parke bat du, La Póveda izenekoa.