Bere jatorria erromatarren garaian dago. Ebro ibaia zeharkatzeko pasabideetako bat zen, hasiera batean txalupan eta orain zubi baten bidez. San Kristobal baselizatik herrigune osoa ikusten da, eta, bertan, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren eliza gailentzen da. Lehenengoa XVI. mendean, eta XVIII. mendean amaitu zen.

Portada gainbeherako barrokokoa da. Irudi titularra erromaniko-gotikoa da, “Andra Mari” motakoa.