Mitarte upategia Bastidako (Arabako Errioxa) upategia da. 48 Ha mahasti propio ditugu, 57 partzelatan banatuta, Bastidan, Haron eta San Vicente de la Sonsierran. Ardogileen bosgarren belaunaldian, Gil-Orive familiaren antzinako mahastizaintza eta ardogintza tradizioa biltzen ditugu. Guk geuk lantzen dugu mahasti hori, eta bertatik lortzen ditugu gure ardoak egiteko mahatsak.

Kalitatearen aldeko apustu sendoa egin genuen, eta prozesu hori mahastian bertan hasi genuen. Gure mahastia zorrotz kontrolatzen dugu, eta Santiago Gilek mahasti horietan 60 urte baino gehiagoko esperientzia duenez, mahatsik onenak ateratzen ditu.

Bi instalazio ditugu, bata mendeak dituen upategia (600 urtetik gorakoa) eta bestea upategi modernoa (1998). Bi instalazio horietan, metodo tradizionalak eta gure arbasoen esperientzia teknologia modernoekin uztartzen ditugu. Horri esker, gure ardoek gure nortasuna eta gure mahastiena adierazten dute.

Gure lurraren adierazpide diren 15 ardo desberdin egiten ditugu.

JENIOAREN ETA LURRAREN LANA, HORRELAKOXEAK DIRA MITARTEK ZURETZAT PRESTATU DITUEN ARDOAK

BODEGAS MITARTE

Errioxa etorbidea, 5. 01330 Bastida – (Araba)

945331069 – bodegas@mitarte.comwww.mitarte.com