Nafarroarekin muga eginez, Moreda herri aldapatsua da, hegoaldera begira dagoen herrigunea du muino txiki batean, armarridun eraikin ederrekin, erdi-puntuko arkudun portadekin eta solanadun galeriekin.
Santa Maria eliza bi garaitan eraiki zen, bata 1595ean eta bestea XVII. eta XVIII. mendeen artean. Barroko kargatu baten erretaula nagusia nabarmentzen da, eta baita hormak eta gangak erabat apaintzen dituzten margoak ere. Moredako Andre Mariaren irudia erromanikogotiko erakoa da.
Pazko igandean ohiko Judasen Erretzea egiten da.
Bada olio dolare interesgarri bat, antzinatasunagatik eta eskualdeko beste ekoizpen-jarduera historiko baten erakusle izateagatik.