Muino txiki baten gainean dago, eta, multzoaren goialdean, Sortzez Garbiaren parrokia-eliza. Atentzioa ematen dute hegoaldeko fatxadako bi atariek: gotikoa bata eta isabeldar estilokoa bestea.
Tenplua hiru garaitan eraiki zen, gurutzaduraren zatia eta absidea errenazentistak dira, eta zaharrena koruaren ondoko eremuari zegokion. Bi ermita ditu, San Juan de Ortegari eta Santiagori eskainiak. El Monte izeneko tokian dago Errioxako eta Arabako artadiaren adibiderik onena.