1366an Guardiaren menpeko herrixka gisa aipatua izan zen, 1633an harengandik independizatuz eta hiribildu titulua lortuz. Gotzain nafarraren igarobide izan zen gortea Najerara joan zenean, ez zen Gasteizko Elizbarrutiko kide izatera pasa 1862an eratu zen arte.
Armarridun jauretxe ederrak ditu, hala nola, Puertoko Markesarena eta Buretako Kondearena. Jasokundeko parrokia-eliza XVI. mendean hasi eta XVIII. mendean amaitu zen. Portada gotiko errenazentista isabeldarra da, XV-XVI. mendekoa, eta korua garai berekoa da. Oso bereizgarria da “Giralda” izeneko koroaren haize-orratza.