• 1964an, herriko berrogeita hamaika herritarrek kooperatiba sortzea erabaki zuten; guztien artean 300.000 kilo mahats baino ez zituzten batzen. Gaur egun, berrogeita zazpi urte geroago, laurogeita lau kidek osatzen dute eta 1.300.000 kilo inguru ekoizten dituzte, gehienak Tempranillo barietatekoak, Viura barietate zuria ere landuz. Upategiaren instalazioak Kripan herrian daude, Arabako Errioxako herririk altuenean, eta mahastiak Kripan, Bilar, Lantziego eta Guardian daude. Bere ardoak “Ponterva” markarekin merkaturatzen dira, bere freskotasunagatik eta fruta-notengatik nabarmentzen den ardo beltz gaztea.
  • Deposituak: altzairu herdoilgaitza, hormigoia
  • Ekoizpena: Barietateak: Tempranillo % 91 eta Viura % 9
  • Elaborazioa: ardo beltzak
  • Fundazioa: 1964
  • 945608202
  • santirso@euskadi.coop