• Lasernako erdigunean bertan dago familia-tradizio handiko upategi hau. Ardoak bertako mahastiekin eta Laserna, Guardia, Lapuebla eta Lantziegoko mahastizainekin egiten ditu. Mahats beltzaren bilketaren % 30 mazerazio karboniko sistemaren bidez egiten da, eta horrek aroma eta zapore paregabea ematen die ardo gazteei. Gainerakoa Bordeleko sistema tradizionalaren bidez egiten da, ardo berria upategiko ardo ondu eta erreserba nabeak dituen bostehun upeletako batean zahartzuz. Ardo gorriak eta zuriak ere merkaturatzen ditu, gutxiago bada ere. Gainera, ardogintzako lur honen edertasunari begira, bertan egun batzuk igarotzeko aukera dago, upategiak berak landetxe zerbitzuak eskaintzen baititu.
  • Instalazioak: Deposituak: altzairu herdoilgaitza, hormigoia. Haritzezko upelak: frantsesa – amerikarra
  • Ekoizpena: Barietateak: Tempranillo: % 80, Mazuelo: % 7, Grazianoa: % 3, Viura: % 10
  • Elaborazioa: ardo beltzak
  • Fundazioa: 1992
  • Kale Nagusia, z/g (Laserna)
  • 01308 Mañueta – (Araba)
  • 945621110
  • bodega@senoriodelasvinas.com
  • http://www.senoriodelasvinas.com