Solar de Ayala ingurune paregabean dago, Kantabriako mendilerroaren oinetan, Guardiatik oso gertu, Arabako Errioxaren bihotzean. Upategian, elaborazio-sistema modernoenak eta betidaniko egiten jakitea nahasten dira.
Jabegoak 40.000 metro karratuko azalera du, eta, horien artean, upategiko mahastiaren zati bat, elaborazio-nabe bat, ontze- eta zahartze-gune bat, botilatze-nabe bat eta zonalde noble bat daude, zonaldeko ardoak eta gastronomia dastatzeko.
Mahastiak Solar de Ayalaren zereginaren funtsezko parte dira. Barietate nagusiak esku adituek zainduta hazten dira eguerdira begiratzen duten mazeletan, kalitate handiko ardoak ekoizteko. Gure mahastiak ez daude upategitik 20 kilometro baino gehiagora, eta, horrela, mahatsa biltzeko garaian mahatsa heltze puntu egokienean dago, Tempranillo, Garnatxa, Mazuelo eta Viura barietateetako mahatsak bilduz, gure ardoak behar bezala egiteko beharrezkoak.
Gure ardoak Pradoayala, Marqués de Larra eta Viña Artetxe markekin merkaturatzen dira.
Nahi izanez gero, ‘El Aguartxal’ ere bisitatu daiteke, gure mahastirik adierazgarriena. Bertan, Arabako Errioxako mahastizaintzari buruzko guztia ezagutzeaz gain, bista paregabeak izango dituzu Guardiako hirigune harresituaren eta Kantabriako mendilerroko tontor moztuen gainean, eta baita horizontean galtzen den mahasti-itsasoaren gainean ere, Ebro ibaia hegoalderantz begiratuz.
Solar de Ayala upategiak
info@solardeayala.com
Telefonoa: 945 600 779
Faxa: 945 600 713
WEBGUNEA: http://www.solardeayala.com/index.html