ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea

Arabako Errioxako ardo motak

Gaztea:

Bi sistema desberdin daude. Hedatuena hartzidura baino lehen txortenak kentzean datza, honela, epe luzean heltzeko ardoak lortzen dira. Bigarren sisteman, ordea, mahatsa hartzidura prozesura osorik heltzen bada, Errioxan ohikoa den beratze karbonikoa izeneko prozesua jarraitzen du. Sistema honetan, ardo leunak, gorputza dutenak, kolore bizikoak eta bere lehen urtean kontsumitzeko egokiak lortzen dira.


Bi sistemetan, hartzidura prozesuaren barruan, muztioa behekaldetik goikaldera igotzen da, beti tenperatura berean mantenduz. Honen helburuak beti homegeneo mantentzea eta muztioak dituen aromak ez galtzea dira.

Ardo ondua haritzaz egindako 225 litroko barriketan ekoizten da, urte 1 eta 3 urte bitartean. Gero, 6 hilabete eta 6 urte bitarteko epea ere iragotzen du botilan.

 

Ardoa, barrikan egon den denboraren arabera sailkatzen da:

 

Ondua:

Ardo beltz onduak barrikan 1 eta botilan gutxienez 2 urte eman behar ditu, dagokion uztaren urriaren 1etik kontatzen hasita. Ondoren, botilan zahartu beharra dago eta barrikan gutxienez urtebetez gorde behar da.

 

Zurien eta gorrien kasuan denbora guztira berdina da, baina barrikan egon beharreko epea soilik 6 hilabetekoa da.

 

Erreserbakoa:

Ardo beltzen kasuan, barrikan eta botilaren artean gutxienez 36 hilabeko ontze prozesua igaro behar du, haritzaz egindako kupelan gutxienez 12 hilabetez mantenduz.

 

Zurien eta gorrien kasuan, ordea, gutxieneko 34 hilabeteko epea da, barrikan 6 hilabetetako ontze prozesua igaroz.

 

Erreserba Handikoa:

Beltzen kasuan kupelan gutxienez 24 hilabetez egongo da, jarraian botilan gutxienez ere 36 hilabetetako ontze prozesua gehituz.

Zurien eta gorrien kasuan, kupelaren eta botilaren artean guztira 48 hilabeteko ontze prozesua da, barrikan gutxienez 6 hilabete igaro behar dituelarik.

Kategoria hau baino gehiago: Ardoaren kontserbazioa »

Tweet HTML

ABRA 2.0

Informazio legala