Gure upategiaz hitz egitea gutaz, gure familiaz, gure ametsez eta gure historia txikiaz hitz egitea da.

1987an lur malkartsu horiek harrapatu gintuzten, Arabako Errioxako Kantabriako mendilerroaren mutur hotzek babestutako antzinako mahastiak, hegoaldera begira, Eguzkia aliatu onena zutela, ingurune paregabea eta pribilegiatua, bertan Zugober upategiak sortzeko.

Familia hazi egin da, eta hazten ikusi dituen lurrarekiko dugun grinan parte hartzen duten gure seme-alabek, barruan daramate bere arima. (barruan daramate: lurrarekiko grina hori)

Zugober Upategietan ardoak lurretik sortzen dira eta lursailetik bertatik pentsatzen dira. Askotan galdetu izan diogu geure buruari guk aukeratu ote genuen lur hau edo berak aukeratu ote gintuen. Eta terroir honi egiten zaion omenaldirik onena ardo bakoitzak sortu den finka, lurra, adina, altuera, eguzkia eta haizea adieraztea lortzea da. Horregatik sortzen dira ardoak: Belezos Ecológico, Finca Zarzamochuelo, Sierra Carbón, eta Finca La Malgranda.

Bestalde, esperientziak dilemari, tradizioari edo modernitateari buruz hausnartzera eraman gintuen, beti ere Errioxa JDKrekin batera. Eta denborak eman digu erantzuna, ez da beharrezkoa haustea, elkarrekin bizitzea, eboluzionatzea eta hobetzea baizik. Ardo klasikoak baina gaur egungoak, tradizioa duten ardoak baina ardo pertsonalak, upela eta fruta, dotorezia eta izaera bateratzen dituzten ardoak. Arabako Errioxako Jatorria, eta hortik sortzen dira gure Belezos eta 50/50.

Kontaktua:
Tejerias Kalea, 13-15,
01306 Lapuebla Labarka. Araba
Telefonoa: +34 945 62 72 28
E-maila: contacto@belezos.com
WEBGUNEA: http://www.zugober.com/es/#home